X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Home
RACVN Real Automóvil Club Vasco Navarro
replicas de relojes tag heuer comprar replicas de relojes
Egin Bazkide

Legezko abisua

1. Webgune honetako titularraren identitatea

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu www.racvn.net helbidearen titularra honakoa dela:

Izen soziala: REAL AUTOMOVIL CLUB VASCO NAVARRO

I.F.K.: G20039210

Helbidea: Foruen Pasealekua 4, 20005 Donostia (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 43 08 00

Posta elektronikoa: racvn@racvn.net

Erregistro-datuak: Gobernuaren Lege Biltzarrarekiko Harremanetarako eta Orokor Teknikoa den Idazkaritzan adskribaturik dagoen Elkarteen Erregistro Nagusian inskribaturik 1 sekzioan, G/225/86 zenbakiarekin.

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza nagusiak

Webgune honetara sartzean “Erabiltzaile” izaera hartzen duzu. Horrek berekin dakar webgunera sartzen zaren momentuan www.racvn.net gunean argitaratutako baldintzak espresuki eta salbuespenik gabe onartzea. Horrenbestez, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu bertara sartzeko eta webgunean ematen diren zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen aldiro, izan ere, baldintza hauek aldatu egin daitezke.

Ildo horretatik, “Erabiltzaile” gisa ulertuko da www.racvn.net. webgunean garatutako zerbitzu eta jardueretan, doako edo kostubidezkoetan, sartu, nabigatu, erabili edo parte hartzen duen pertsona oro.

2.1.- Helburua eta aplikazio-eremua

Erabilera-baldintza orokor hauekin www.racvn.net webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dira eta baita bertako edukiak erabiltzetik (testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpena eta informazioak, eta baita jabetza intelektualari eta industrialari buruzko lege nazionalek nahiz nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sormen ere) eratorritako erantzukizunak ere.

2.2.-Zerbitzuaren sarbide eta erabilerari buruzko baldintzak

  • Hasiera batean, www.racvn.net webgunerako sarbidea librea eta doakoa da.
  • Erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuak legearen arabera erabili behar ditu uneoro, baldintza hauek, indarreko legedia, morala eta ordena publikoa, eta Interneten orokorki onartutako jardunak betez.
  • Erabiltzaileak webgune honetan barneratutako inprimakien bidez emandako informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatzen du. Erabiltzailearen ardura izango da RACVN entitateari emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri ematea.
  • Erabiltzaileak debekatuta du: webgune honetako informatika-sistemak kaltetu edo aldarazteko asmoz birusak, programak, makroak edo beste edozein karaktere-sekuentzia txertatzea; beste erabiltzaile batzuen sarbidea eragoztea baliabideen kontsumo masiboa eginez; webgune honetan barneratzen diren datuak publizitatea egin asmoz hartzea; webgune honetan barneratutako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskuetan uztea; jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratuzko konpromisoak eta hirugarrenen ohorearen, irudiaren nahiz intimitatearen eskubideak urra ditzaketen ekintzak burutzea webgune honetan barneratutako zerbitzuen bidez; lehia desleiala eta legez kanpoko publizitatea egitea.

3. Jabetza intelektual eta industrialarekin lotutako eskubideak

RACVN www.racvn.net webgunean dauden elementu guztien (marka, izen komertziala edo ikur bereizgarria) jabetza intelektual eta industrialaren titularra da. Partikularki eta mugatzaile izan gabe, egile-eskubidez babestuta daude webguneko diseinu grafikoa, iturri-kodea, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak eta bertan dauden gainerako elementuak.

www.racvn.net webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inolaz ere esanahi RACVN entitateak uko egiten dionik bere jabetza intelektuala eta industrialarekin lotutako eskubideei edo Erabiltzaileari laga edo baimen ematen dionik haiek pertsonalki erabil ditzan.

Hori dela eta, Erabiltzaileak aitortzen du www.racvn.net webguneko edukiak erreproduzitu, kopiatu, hedatu, komertzializatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, bertako edukiak, zati batean edo osorik, edozein prozedura erabiliz ustiatzea, RACVN entitatearen baimen zehatza eta idatzizkoa izan gabe, jabetza intelektuala edota industrialarekin lotutako eskubideak urratzea dakarrela.

Datu pertsonal modura edo Internet bidez www.racvn.net webgunera boluntarioki helarazitako informazio konfidentzial modura hartzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia edota grafiko barne) berrerabili, aldatu, argitaratu, ustiatu edo hedatu egin ahal izango da, igortzaileak inolako ordain ekonomikorik jaso gabe.

4. Erantzukizun eta bermeen araubidea

  • 4.1 RACVN entitateak adierazten du, ahal duen neurrian eta bere teknologiaren egoerak ahalbidetzen dion heinean, webguneak behar bezala funtzionatzeko eta birusak eta osagai kaltegarriak ekiditeko neurri tekniko nahiz antolaketarekin lotutakoak hartu dituela. Haatik, ez ditu erantzukizun hauek izango: (a) www.racvn.net webgunean barneratzen diren eduki eta zerbitzuen iraunkortasun eta eskuragarritasuna bermatzea; (b) eduki horietako akatsik egon ez dadila bermatzea eta gerta daitekeen edozein akats zuzentzea; (c) www.racvn.net webgunean egon daitezkeen birus edota gainerako osagai kaltegarriak ekiditea; (d) hartutako segurtasun-neurrietan inor sar dadila ekiditea; (e) www.racvn.net webgunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak sor ditzakeen kalte edo galeren ardura hartzea.
  • 4.2 RACVN entitateak ez du www.racvn.net webgunean barneratutako eduki guztien zehaztasuna, eskuragarritasuna, erabilgarritasuna edo egiazkotasuna bermatzen. Horrenbestez, salbuetsirik geratzen da erabiltzaileak eduki horren erabilera, zehaztasun edo iguripenarekin iruzurtua sentitzetik eratorritako edozein kalte eta galeren erantzukizun zuzen edo zeharkakotik.
  • 4.3 Erabiltzailea izango da, hirugarrenen aurrean, pertsonalki edo bere izenean www.racvn.net webgunera igorritako edozein komunikazioren erantzule, eta baita webgune horretan barneratutako eduki eta zerbitzuen legez kanpoko erabilerarena ere.
  • 4.4 RACVN entitateak mantenua, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko www.racvn.net webgunerako sarbidea aldi baterako eta aurretiaz ohartarazi gabe eteteko eskubidea du. Egoerak ahalbidetzen badu, RACVN entitateak zerbitzuak zein egunetik hasita etengo diren adierazten duen ohartarazpena argitaratuko du bere webgunean. Ohartarazpen hori behar den aurrerapenarekin argitaratu beharko du.
  • 4.5 Litekeena da www.racvn.net webgunean beste webgune batzuetara bideratzen duten estekak egotea, horietan RACVN entitateak erantzukizunik izan gabe, izan ere, ez du horien gainean inolako kontrolik. Esteka horien helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea da. Horrenbestez, Erabiltzailea bere erantzukizunpean sartzen da eduki horretan eta dagokion webgunea arautzen duten baldintzetan.
  • 4.6 RACVN entitatea ez da bere webgunean barneratutako eduki eta zerbitzuei Erabiltzaileak emandako erabileraren erantzule. Horrenbestez, ez du bermatzen Erabiltzaileak aipatutako eduki eta zerbitzuei emandako erabilerak erabilera-baldintza orokor hauek betetzen dituenik, ezta modu arduratsuan erabiltzen dituenik ere.
  • 4.7 www.racvn.net webgunean produktu edo zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak erregistroa egin beharko balu, bere erantzukizuna izango da informazio egiazko eta legezkoa ematea. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitza igortzen bazaio, berak konpromisoa hartzen du zerbitzu honetara sartzeko eman zaion pasahitza modu arduratsuan erabili eta sekretupean gordetzeko. Horrenbestez, Erabiltzaileak dira ematen zaizkien identifikatzaile edota pasahitzak behar bezala gorde eta horien konfidentzialtasuna gordetzeko erantzukizuna dutenak, eta konpromisoa hartzen dute datu horiek hirugarrenei ez lagatzeko, ez aldi baterako eta ez behin betiko, eta baita pertsona ezezagunei sarbidea ez baimentzekoa ere. Erabiltzaileak pasahitza modu arduratsuan erabili ez duelako edo berau galdu duelako legez kanpoko hirugarren batek pasahitz hori erabiltzearen erruz zerbitzuak legez kontra erabiltzen badira, erantzukizuna Erabiltzailearena izango da. Pasahitzak ebatsi, galdu edo baimenik gabe erabiltzen badira, Erabiltzailea izango da RACVN entitateari berehala jakinarazteko erantzukizuna izango duena, pasahitz hori ezeztatze aldera. RACVN entitatea ez da, inolaz ere, baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen erantzule izango, Erabiltzaileak aipatu jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

5. Pribatutasun-politika

Indarreko pribatutasun-politika eta www.racvn.net webgunean aplika daitekeena orri nagusian nahiz datuak hartzeko inprimakian argitaraturik dago, Erabiltzaileak beha dezan.

6. Iraupena eta aldaketa

  • 6.1 RACVN entitateak sarbide-baldintza hauek, osorik edo partzialki, aldatzeko eskubidea du. Aldaketok www.racvn.net webgunean argitaratu beharko ditu. Halaber, aldez aurretik ohartarazpenik egin beharrik gabe, webgunean egokiak iruditzen zaizkion aldaketak sar ditzake, bertako eduki eta zerbitzuak ezabatu edo gainera ditzake, eta horiek aurkeztu edo lokalizatzeko modua ere alda dezake. Ondorioz, Erabiltzailea www.racvn.net webgunera sartzen den unean argitaraturik dauden baldintzak dira indarrean daudenak. Horrenbestez, Erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian behin.
  • 6.2 Baldintza partikularretan xedatutakoa gorabehera, Erabiltzaileak jakin egin beharko du eta espresuki onartzen du RACVN entitateak, arrazoi ekonomikoak direla medio, egokitasunagatik edo negozioarekin lotutako arrazoiak direla medio www.racvn.net webgunea bertan behera utzi, eten edo itxi egin dezakeela, aldi baterako edo behin betikoz, edozein momentutan, aldebakarreko erabakiz, justifikatu beharrik gabe eta aurretiaz ohartarazpenik egin beharrik gabe. Halaber, Erabiltzaileak ez du kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izango.

7. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena

RACVN eta Erabiltzailearen artean finkaturiko harremanak indarreko araudian legedi aplikagarriari eta jurisdikzio-eskumenari buruz xedatutakoaren arabera arautuko dira. Haatik, araudian aldeak foru baten baitan egoteko aukera ematen den kasuetarako, RACVN eta Erabiltzaileak Donostiako hiriko Epaitegi eta Auzitegien baitan geratzen dira, egokitu ahal zaien beste edozein foru espresuki ukatuz.


replicas de relojes rolex donde comprar replicas de relojes