X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Home
RACVN Real Automóvil Club Vasco Navarro
replicas de relojes tag heuer comprar replicas de relojes
Egin Bazkide

Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika

honen helburua da zure datu pertsonalek gure webgunean nabigatzen duzunean edo hango zerbitzuak erabiltzen dituzunean jasotzen duten tratamenduaren berri ematea; hala, askatasunez erabaki ahal izango duzu dokumentu honetan jasotzen diren helburuekin erabiltzeko eman nahi dituzun ala ez.

1. Nork hartzen du nire datu pertsonalen tratamenduaren ardura?


Erakunde honek du eskatzen dizkizugun datu pertsonalen ardura: REAL AUTOMOVIL CLUB VASCO NAVARRO (helbidea: Foruen pasealekua, 4, 20005, Donostia) (hemendik aurrera RACVN).
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, bide hauek erabil ditzakezu:
• Posta elektronikoz: dpd@racvn.net
• Telefono zenbaki honetan: 943 43 08 00


2. Zer helbururekin tratatuko dira nire datu pertsonalak?


Helburu hauekin erabiliko dira zure datu pertsonalak:
• Zure eskaerari erantzutea.
• Gure zerbitzu edo produkturen bat erabiltzen baduzu, haiek kudeatu eta fakturatzeko erabiliko ditugu zure datu pertsonalak, eta interesatuko zaizkizula iruditzen zaigun produktu eta zerbitzuen (gureak nahiz hirugarrenenak) berri emateko ere bai, gurekin duzun kontratu-harremanak dirauen artean.
• Gure webgunera konektatzen zarenean zure IP helbidea erregistratzeko eta zure nabigazio-ohiturak erregistratzeko, gure zerbitzuak hobetzearren.
• Cookieak erabiltzen ditugu eskainitako zerbitzua hobetu eta pertsonalizatzeko, eta nabigazioa errazteko.

3. Komunikazio komertzialak.


Zure datu pertsonalak ematen badizkiguzu gure erregistro-inprimakietako edozeinetan, baimena emango duzu interesekoa izan dakizukeela iruditzen zaigun informazioa (gurea nahiz hirugarrenena) bidaltzeko. Informazio hori bidaltzea gure jardueraren funtsetako bat da, eta, beraz, gure produktu eta zerbitzuetako edozeinen kontratazioarekin lotzen da.
Hala ere, gogorarazten dizugu edozein unetan eta doan uka dezakezula komunikazio horiek bidaltzea; horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko zenuke dokumentu honetako lehenengo puntuan adierazten den helbide elektronikora.
Halaber, jakinarazten dizugu Robinson zerrendak daudela. Zerrenda horiek publizitate-esklusioko doako zerbitzu bat dira; kontsumitzaileen esku jartzen dira, jasotzen duten publizitatea murrizteko.

4. Zenbat denboraz gordeko dira nire datu pertsonalak?


Kontratatutako zerbitzua edo produktua emateko beharrezko den denboran bakarrik gordeko dira zure datu pertsonalak. Zerbitzua edo eskuratutako produktuen bermea amaitzen denean, zure datuak bost urtez gordeko ditugu, hori baita erantzukizun zibil eta merkataritzakoen preskripzio-epe estandarra. Hala ere, kontuan izan behar duzu epe horiek luzatu egin daitezkeela legeak aldatzen badira edo erantzukizun penalak izan daitezkeela ikusten bada. Kontratutik eratorritako erantzukizunak iraungitakoan, zure datu pertsonal guztiak suntsituko ditugu.

Zurekin harremanetan jartzeko datuak mugarik gabe gorde nahi ditugu, zuretzat interesekoak izan daitezkeela jotzen dugun produktu edo zerbitzuei (gureak nahiz hirugarrenenak) buruzko informazioa bidaltzeko. Horretarako, baimen berariazko eta espezifiko bat eskatuko dizugu.
 

5. Zer datu eman behar ditut?
 

Izartxo batekin markatutako datu pertsonal guztiak ezinbestekoak dira gure produktu eta zerbitzuak eskuratu edo kontratatzeko. Ez baduzu ematen nahitaezko daturen bat, ezingo zaitugu artatu.

6. Hirugarrenei utziko zaizkie nire datu pertsonalak?
 

Zure datuak inoiz ez zaizkie salduko hirugarrenei, eta gure zerbitzuak emateko beharrezkoa denean bakarrik jakinaraziko zaizkie hirugarrenei.
Zurekin harremanetan jartzeko datu pertsonalen jasotzaileak Europar Batasunean kokatutako enpresak dira, sektore hauetan aritzen direnak:
• Zerbitzu finantzario eta aseguruak.
• Osasun-zerbitzu eta produktuak.
• Automobilgintza
• Bidaiak.
• Lege-aholkularitza eta aholkularitza.
• Garabi-zerbitzuak.
• Taxi-zerbitzuak.

7. Zure eskubideak.
 

 Eskubidea duzu zure datu pertsonaletara sartzeko.
 Eskubidea duzu haiek zuzendu edo kentzeko eskatzeko.
 Une oro duzu aukera emandako baimena baliogabetzeko.
 Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eska dezakezu.
 Eskubidea duzu zure datu pertsonalen tratamenduari kontra egiteko.
 Eskubidea duzu zure datu pertsonalen eramangarritasunerako.
Horietako eskubideetatik edozein gauzatu nahi baduzu, eskaera bat aurkeztu behar duzu fitxategiaren arduradunaren helbidean (pribatutasun-politika honetako lehenengo puntuan agertzen da), edota datuak babesteko gure ordezkariari idatz diezaiokezu: dpd@racvn.net. Zure eskubideei edo haiek gauzatzeari buruzko informazio gehiago izateko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara –www.agpd.es– jo dezakezu.
 

8. Cookieak.
 

Jakinarazten dizugu RACVNk cookieak dituela bere sistemetan, eskaintzen den zerbitzua hobetu eta pertsonalizatzeko, eta nabigazioa errazteko; cookieak erabiltzaile anonimo bati eta ordenagailu bati bakarrik lotzen zaizkio, eta ez dute ahalbidetzen datu pertsonaletarako sarbiderik. Kontsultatu hemen gure cookie-politika: http://racvn.net/contenido/383/politica-de-cookies.aspx
 

9. Datuen kalitatea.
 

Erabiltzaileak bermatzen du RACVNri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta haietan gertatzen den aldaketen berri emateko ardura hartzen du. Erabiltzailea izango da inprimakietan datu faltsu, zehaztugabe, ez-oso eta eguneratu gabeak emateagatik RACVNri edota edozein hirugarreni eragindako zeharkako nahiz zuzeneko kalteen erantzule bakarra. Erabiltzaileak ez du eman beharko hirugarrenen datu pertsonalik aldez aurretik pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren informazioa eman gabe; erabiltzailea izango da datu horiek ematearen erantzule bakarra.
 

10. Konfidentzialtasuna.
 

Zure datu pertsonalak isilpeko informazio gisa sailkatzen dira; beraz, datu horiek tratatzen direnean ahalik eta sekretu handiena bermatuko da hirugarrenekiko, eta haien segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak aplikatuko dira.

11. Segurtasun-neurriak.
 

RACVNk datu pertsonalak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo haietara sartzea saihesteko behar diren neurriak hartu ditu, betiere teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak (gizakiak eraginak nahiz ingurune fisiko eta naturalaren ondoriozkoak) kontuan izanda. Hala ere, erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.
 

12. Baldintza bereziak.
 

RACVNk ematen dituen zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak izan ditzakete datu pertsonalen babesari dagokionez; beraz, dagozkion baldintza bereziak aplikatuko dira kasu bakoitzean. Baldintza berezietan arautzen ez diren alderdi guztietan pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira.
 

13. Adingabeak.

14 urtetik beherako haur eta gazteek guraso edo tutoreen baimena behar dute datu pertsonalak RACVNren webgunean jartzeko.


replicas de relojes rolex donde comprar replicas de relojes