X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Home
RACVN Real Automóvil Club Vasco Navarro
replicas de relojes tag heuer comprar replicas de relojes
Egin Bazkide

Bazkide izatearen abantailak

RACVNko bazkide izatea inbertsiorik onena da

Izan ere, RACVN lagun izango duzu eta zu eta zure familia babestuko ditu edozein egoeratan. Gainera, RACVNrekin zure eguneroko jardueran denbora aurreztuko duzu eta beti aurkituko dizugu irtenbideren bat bidaiatzen jarraitu dezazun.

  1. Laguntza mekanikoa 24 orduetan.
  2. Mugikortasun-bermea.
  3. Laguntza pertsonala bidaian.
  4. Larrialdiko osasun-laguntza.
  5. Larrialdiko etxe-laguntza 24 orduetan.
  6. RAC Gazteko bazkidea.
  7. Zaintzako familia-medikua 24 orduetan.
  8. Laguntza juridikoa 24 orduetan.
  9. Aseguruak.
  10. Automobil-gestoria.
  11. Isunen errekurtsoak.

... Eta, gainera, bazkideek doan Klubaren aldizkaria jasoko dute beren bizilekuan.

Egin bazkide

Laguntza mekanikoa 24 orduetan

Zure ibilgailuak edonolako matxuraren bat izan badu, RACVNk lantegi-automobil bat bidaliko du gertaeraren lekura. Konponketa zaila bada, hotela edo beste ibilgailu bat eskainiko dizugu edo zure bizilekura eramango zaitugu (Europan eta Mediterraneo Ertzeko Herrialdeetan).

Mugikortasun-bermea

RACVN-n beti aurkitzen dugu irtenbideren bat bidaiatzen jarrai dezazun. Errepide-ibilbidean ezin baduzu gidatu, eta beste bidaiari batek ezin bazaitu ordezkatu, gidari profesional bat jarriko dugu zure esanera, bidaiarekin jarraitzeko edo etxera itzultzeko.

Laguntza pertsonala bidaian

Bidaian zehar pasaportea lapurtzen badizute, dokumentua tramitatzen den bitartean ostatu-epea luzatzeak sorturiko gastuez arduratuko gara. Mugikorra ahaztu duzu? Azkar-azkar entregatzeko kudeaketak egingo ditugu. Eta familiar batek gaixotasun larriren bat badu, ez zaitez arduratu: RACVN arduratuko da haren itzulera tramitatzeaz.

Larrialdiko osasun-laguntza

Bidaiatzen zabiltzan bitartean munduko edozein lekutan ezbehar medikorik izanez gero, ez izan zalantzarik, deituguzu: RACVN arduratuko da zentro mediko hurbilenera bideratzeaz edo zauden lekura mediku bat bidaltzeaz. Aberriratzea beharrezkoa balitz, anbulantzia, helikoptero, hegazkin… medikalizatuaz egingo dugu.

Larrialdiko etxe-laguntza 24 orduetan

Sarrailagintzarekin, iturgintzarekin eta elektrizitatearekin loturiko larrialdirik izan duzu zure bizilekuan? Eguneko edozein ordutan pertsonal espezializatua bidaliko dizugu, inolako kosturik gabe.

RAC Gazteko bazkidea

RACVNk zure familia zaintzen du. Larrialdiko osasun-laguntza eta osasun-laguntza pertsonala eskaintzen diegu doan 25 urtetik beherako seme-alabei, nahiz eta zuk beraiekin ez bidaiatu. RAC Gazte doako txartelarekin deskontu esklusiboak izango dituzte..

Zaintzako familia-medikua 24 orduetan

Mediku-kontsultarik al duzu zuk edo zure familiako kideren batek? Gogoratu RACVNko bazkide izateagatik, deituz gero, gure mediku-taldeak eguneko 24 orduetan aholkatuko zaituela telefonoz, urteko edozein egunetan.

Laguntza juridikoa 24 orduetan

Zalantzak dituzu edo lege-aholkularitza behar duzu? Deituguzu behar duzun guztietan eta doan RACVNren abokatu-talde espezializatuak telefonoz zalantza guztiak argituko dizkizu: esaterako, lan-kontratuen, dibortzioen, herentzien, jabekide-elkarteen… ingurukoak.

Aseguruak

RACVNk aseguru sorta zabala kudeatzen du, bere bazkideen behar guztiei erantzuteko. Aseguratu zure automobila RACVNren bitartez eta gidatu lasai-lasai. Babestu zure etxea RACVN-n aseguratuta. Berme osoa eskaintzen duten aseguruak dira.

Automobil-gestoria

Ibilgailuari eta gidariari loturiko lege-tramite guztiak azkar eta arin egiteko. Denbora aurrezteko eta buruhausteak saihesteko.

Isunen errekurtsoak

Isunen bat jarri badizute eta errekurtsoa jarri nahi baduzu, ez galdu denborarik izapideak betetzen. Deituguzu, bideragarria den aztertuko dugu eta, hala bada, errekurtsoa idatzi eta Administrazioaren aurrean aurkeztuko dugu, bide administratiboa erabiliz. RACVNko bazkide zarenez, puntu bidezko gidabaimenaren inguruan aholkatuko zaitugu.


replicas de relojes rolex donde comprar replicas de relojes