X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Home
RACVN Real Automóvil Club Vasco Navarro
replicas de relojes tag heuer comprar replicas de relojes
Egin Bazkide

Otros seguros

Bizi-asegurua

Bizi-aseguruarekin, betirako babestuko duzu zure familia.

Batzuetan, aldatu ezin diren egoerak dauden arren, zure familiaren bizitza behintzat ez aldatzen lagunduko dizu bizi-aseguruak. Zure beharretara ondoen egokitzen den aukera hautatuz, estaldurarik handienak eta tarifarik doituenak dituen asegurua izango duzu. Bizitza osoa lasai-lasai bizitzeko.

Osasun-asegurua

RACVNren bitartez, nazioko mediku-espezialisten eta zentro medikoen aukera handia izango duzu, batez ere zure herrian. Gainera kalitatezko mediku-laguntza jasoko duzu, estaldurarik berritzaileenekin.

Elur-asegurua

RACVNren elur-aseguruak. Gozatu elurraz ezertaz arduratu gabe. RACVNko bazkidea izateagatik, elur-aseguruak estaliko zaitu atzerrian zaudenean. Aseguru hori beste berme osagarri batzuekin nahi baduzu, egun bateko, hiru egunetako, bost egunetako edo sasoi osoko asegurua kontratatzeko aukera duzu. Beti komeni zaizun asegurua izan dezazun. Kontratatu zure elur-asegurua eta lasai eskiatuko duzu.

Bidaia-asegurua

Izan ere, guretzat garrantzitsuena zuen lasaitasuna da. Horregatik, bidaia-agentziaren bitartez aseguru berezi bat eskaintzen dizugu, oporretan gerta daitekeen edozein ustekabeko estaltzen duena: bidaia ezeztatzea, bidaiako mediku-gastuak eta istripu-asegurua. Pertsona bakoitzaren beharren neurrirako produktuak ditugu. Lasi bidaiatu dezazun.

RACVNko bazkide eta RACVN Traveleko bazkide modalitateek doan eskaintzen dizute aseguru hori. (begiratu baldintzak bazkide modalitatean).

Istripu-asegurua

Babestuta egongo zara beti, RACVNk aholkaturiko istripu-aseguruekin.

Istripuak aurretik esan gabe gertatzen dira beti. Babestuta egoteari esker, etxekoek arazo larriak saihets ditzakete.
Ez zaitez mugez arduratu, zure beharrak estaliko ditugu. Gutxiren truk zuk eta zure familiak lasai atseden hartu ahal izango duzue.

RACVN-a SURNE-rekin batera, gure bezero seniorengan pentsatutako produktua aurkezten dute, 60 urte baino gehiagokoentzat.

Informazio gehiago.

Eguneko Baja asegurua

Nola kobratu gaixotasunagatiko edo istripuagatiko kalte-ordaina? RACVNren bitartez bitartekoturiko Eguneko Baja aseguruekin, aseguratutako bazkideak kalte-ordaina jasoko du, adosturiko primaren araberakoa, aldi baterako bere lan-jarduera gauzatzea eragozten dion gaixotasun bat edo istripu bat izan badu.

Gidabaimena kentzeagatiko asegurua

Nola kobratu kalte-ordaina gidabaimena kentzeagatik? RACVNk bitartekoturiko gidabaimena kentzeagatiko aseguruekin aseguraturiko bazkideak kalte-ordaina jasoko du, adosturiko primaren araberakoa, gidabaimena baliogabetzen badiote eta/edo gidabaimeneko puntuak berreskuratzeko ikastaroak egin behar baditu.

Urtean 30 € ordainduz poliza bat izan dezakezu. Ez izan zalantzarik eta aseguratu zure ondarea.

Otros seguros

RACVNren bitartez askotariko aseguruak kontratatu ditzakezu. Saltokia, bulegoa, jabekideen elkartea eta beste batzuk aseguratzeko. Kontsultatu iezaguzu eta zure beharrei erantzungo dien edozein aseguru bilatuko dizugu.

 

 

 

 

VASCO NAVARRO DE AUTOMOVIL, SLren erakunde lankidea da CAR CORREDURÍA DE SEGUROS SLU. IFK: B-20168464, DGSFPko erreg. zk.: J0741, Gipuzkoako Merk. Erreg. Inskr. 1375 Liburukia, itzulitako 18 Folioa, SS-7539 Orria, 6. Inscripcion-a. Uztailaren 17ko 26/2006 Legearen 21 artikuluaren arabera itunduriko Erantzukizun Zibileko eta Kauzio-aseguruak.


replicas de relojes rolex donde comprar replicas de relojes