X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Home
RACVN Real Automóvil Club Vasco Navarro
replicas de relojes tag heuer comprar replicas de relojes
Egin Bazkide

Presentación

RACVNk mugikortasun iraunkorragoa lortzeko aktiboki dihardu lanean.

RACVNren Mugikortasun-arloa irabazi asmorik gabeko erakundea da, automobil-kulturari loturiko era guztietako kultura-, sustapen- eta hedatze-jarduerak bultzatzen dituena, ingurumenarekiko zentzuzko mugikortasuna eta errespetutsua sustatzeko asmoz.

RACVNren mugikortasun-arloa: helburu nagusiak

RACVN 1923an sortu zen eta beti jardun du motorraren munduan. RACVN automobil-erabiltzaileen irabazi asmorik gabeko elkartea da. 50eko hamarkadatik aurrera automobil-gidariak babesten, aholkatzen, laguntzen eta zerbitzuak eskaintzen espezializatu da.
 

Mugikortasun-arloaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Mugikortasunari orokorrean eragiten dioten gaiak ikertzea eta garatzea
  • Mugikortasunari loturiko gaietan mobilizatzea eta iritzi-egoerak sortzea
  • Pertsonen egungo mugikortasunari loturiko garraioen inguruko heziketan, prestakuntzan eta bizikidetzan
    oinarrituriko automobil-kultura zehaztea eta garatzea
  • Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzak eta hitzarmenak sustatzea
     

Mugikortasun-arloaren jarduera nagusiak honako hauek dira:

  • Bide-hezkuntzaren programa
  • Foroetan parte hartzea
  • Biltzarretara joatea
  • Ikerketa
  • Foroak, mintegiak eta jardunaldiak antolatzea
  • Era ekonomikoan gidatzeko ikastaroak, Ecodriving
     

Gainera RACVN honako erakunde hauetako kidea da:

  • Nazioarteko Automobilismo Federazioa
  • Turismoaren Nazioarteko Aliantza
  • Espainiako Automobilen Kluben Konfederazioa
  • Eusko Jaurlaritzako Bide Segurtasuneko Batzordea
  • Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Arbitraje Batzordea
  • Donostiako Udaleko Mugikortasunaren Aholku Batzordea

replicas de relojes rolex donde comprar replicas de relojes