Aurkezpena
RACVNk aktiboki laguntzen du mugikortasun jasangarriagoa lortzeko.
RACVNren Mugikortasun gunea irabazi-asmorik gabeko entitatea da, automobilgintza kulturaren edozein motako jarduera kulturalak, sustapen- eta hedapen-jarduerak estimulatu eta sustatzea bilatzen duena. Bere azken helburua ingurumenarekin arrazoizkoa eta begirunetsua den mugikortasuna bultzatzea da.
Helburu orokorrak
RACVN 1923. urtean sortu zen, eta beti egin du lan motorraren munduaren inguruan. RACVN autoen erabiltzaileen irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1950. urtetik aurrera auto-gidarien defentsa, aholkularitza, laguntza eta zerbitzuetan espezializatu dena.
Mugikortasun-arloaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Mugikortasun orokorraren gainean eragina duten gaiak garatu eta horiek aztertzea.
- Mugikortasunarekin lotutako gaien inguruan iritzi egoerak sortzea eta mobilizatzea.
- Gaur egungo pertsonen mugikortasuna eratzen duten garraio-elementu ezberdinen hezkuntza, prestakuntza eta bizikidetasunean oinarritutako auto-gidarien kultura definitu eta garatzea.
- Kooperazioa eta itunak sustatzea entitate publiko eta pribatuekin.
Hauek dira Mugikortasun guneko jarduera nagusiak:
- Bide-hezkuntzako programa
- Foroetan parte hartzea
- Kongresuetara joatea
- Ikerketa
- Foroak, mintegiak eta jardunaldiak antolatzea
- Era ekonomikoan gidatzeko ikastaroak, Ecodriving.
Gainera RACVN hauen kidea da:
- Nazioarteko Automobilismo Federazioa (FIA)
- Turismoaren Nazioarteko Aliantza (AIT)
- Espainiako Automobilen Kluben Konfederazioa
- Eusko Jaurlaritzako Bide Segurtasuneko Batzordea
- Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Arbitraje Batzordea
- Donostiako Udaleko Mugikortasunaren Aholku Batzordea