Bazkideentzako abantailak eta zerbitzuak

RACVNk zu eta zure familia laguntzen eta babesten zaituztelako edozein egoeraren aurrean. Gainera, RACVNrekin zure egunerokotasunean denbora aurrezten duzu eta beti aurkituko dugu irtenbideren bat zure bidaiarekin jarrai dezazun

RACVNko bazkide izatea inbertsiorik onena da

  • Laguntza mekanikoa 24h zerbitzua izango duzu

    Zure ibilgailuan edozein motako matxura izan baduzu RACVNk jazoera gertatu den lekura

    auto-tailer bat bidaltzen du eta, konponketa konplexua bada, hotel edo ibilgailu bat jartzen dugu zure eskura, edo zure bizilekura arte eramaten zaitugu (Europa eta Mediterraneoko urbazterreko herrialdetako esparrua).

  • Laguntza pertsonala bidaian

    Bidaian zehar pasaportea lapurtu badizute ostatuaren luzapenaren gastuez arduratzen gara dokumentua izapidetzen den bitartean. Mugikorra ahaztu duzu? Arin entregatzeko kudeaketak egiten ditugu. Eta familiakoren batek gaixotasun larriren bat pairatzen badu, ez kezkatu: RACVN arduratzen da bueltatzea izapidetzen.

  • Presazko etxeko laguntza 24h

    Sarrailagintza, iturgintza- edo elektrizitate-lanekin lotutako larrialdiren bat izan duzu zure bizitokian? Eguneko edozein ordua delarik ere, langile espezializatuak bidaltzen dizkizugu, inolako kosturik gabe.

  • Laguntza juridikoa 24h

    Zalantzak dituzu edo legezko aholkularitza behar duzu? Dei gaitzazu doan behar bezainbeste aldiz eta RACVNko abokatuen talde espezializatu bat telefonikoki zure zalantza guztiak argituko dizkizu: adibidez, lan-kontratuei, dibortzioei, herentziei edo auzokoen komunitateari buruzko zalantzak.

  • Autoaren gestoria

    Ibilgailu eta gidariarekin lotutako legezko izapide guztiak modu arin eta errazean konpontzeko. Denbora eta kezkak aurrezteko: ezbeharren kudeaketa, isunen errekurtsoak, gidabaimena kentzea…

  • Mugikortasun bermea

    RACVNn beti aurkitzen dugu irtenbideren bat zure bidaiarekin jarrai dezazun. Errepidean zaudela ezin baduzu gidatu eta gainerako bidaiariek ezin bazaituzte ordezkatu, zure eskura jartzen dugu txofer profesional bat bidaiarekin jarraitzeko edo zure bizilekura bueltatzeko

  • Presazko osasun-laguntza

    RACVNn beti aurkitzen dugu irtenbideren bat zure bidaiarekin jarrai dezazun. Errepidean zaudela ezin baduzu gidatu eta gainerako bidaiariek ezin bazaituzte ordezkatu, zure eskura jartzen dugu txofer profesional bat bidaiarekin jarraitzeko edo zure bizilekura bueltatzeko.

  • Familiako guardiako medikua 24h

    Kontsulta medikoren bat duzu, bai zuretzat edo zure familiakoren batentzat? Gogoratu RACVNren bazkide izateagatik deitzen bagaituzu eguneko 24 orduetan, urteko edozein egunetan, telefonikoki aholku eman ahal dizun talde mediko bat dugula.

  • Aseguruak

    RACVNk aseguruen sorta zabala kudeatzen du, bere bazkideen behar guztiak estaltzeko. Zure autoa RACVNren bidez aseguratu eta lasai gidatu. Zure etxea babestu RACVNn aseguratuz. Berme guztiak dituzten aseguruak. Aseguruen orrira joan.

  • Isunen errekurtsoak

    Isunen bat jarri badizute eta errekurtsoa jarri nahi baduzu, ez galdu denborarik izapideak betetzen. Deituguzu, bideragarria den aztertuko dugu eta, hala bada, errekurtsoa idatzi eta Administrazioaren aurrean aurkeztuko dugu, bide administratiboa erabiliz. RACVNko bazkide zarenez, puntu bidezko gidabaimenaren inguruan aholkatuko zaitugu.

Bazkideentzako zerbitzu esklusiboak:

Establezimendu kolaboratzaileak

Gozatu deskontu eta abantaila esklusiboez bazkide izateagatik

Gehiago jakin

RACVN zure mugikorrean

RACVNren bazkide izateagatik, bizitza errazagoa egingo dizuten doako App-entzako sarbidea duzu.

Gehiago jakin

Zure legezko puntua

Arreta juridiko eta telefoniko profesionala gure bazkide guztien eskura.

Gehiago jakin

Gestoria zerbitzuak

Oporretara, abentura-bidaietara eta enpresetara egokitutako estaldura ARAGen bidez

Gehiago jakin

Abantailen kluba

Deskontuak ezagutu eta horiei onura atera RACVNren abantailen klubean. Bazkideentzat soilik.

Gehiago jakin

Isunen errekurtsoak

RACVNk zure trafiko-isunekin lotutako gai guztiei buruzko aholkularitza eskaintzen dizu.

Gehiago jakin

Ezbeharren kudeaketa

Ezbehar bati buruz dituzun zalantza guztiak argitzen dizkizugu, hura kudeatuz eta aukerarik onena gomendatuz.

Gehiago jakin

My Way ibilbideak autoan

Autoan gozatzeko ibilbiderik onenak My Way-ren eskutik.

Gehiago jakin
socio gazte racvn

Socio GAZTE

En el RACVN cuidamos de su familia. Ofrecemos a sus hijos menores de 18 años asistencia sanitaria urgente y personal en viaje de forma gratuita, aunque no viajen con usted. Y con el carnet gratuito RAC Gazte tendrá descuentos exclusivos.

  • Asistencia Sanitaria Urgente y personal en viaje
  • Todas las coberturas incluidas, incluso cuando viajan solos
  • Exclusivo para las modalidades de Socio RACVN

Contáctanos, estamos aquí para tu tranquilidad