Ezbeharrak kudeatzea
RACVNren bazkide bazara eta asegurua Klub-arekin kontratatuta baduzu, gure bulegoetan profesionalen talde batek ezbehar bati buruz dituzun zalantza guztiak argitzen lagunduko dizu, hura kudeatuz eta zure ibilgailua konpontzeko aukerarik onenari buruzko aholkua emanez.
Nola eman istripu baten berri
Istripu baten edo edozein motako ezbehar baten berri emateko, gure bulegoetako batera hurbil zaitezke zuzenean edo telefonoz egin dezakezu hala nahiago izatekotan.
Ezbehar baten berri emateko hurbildu baino lehen edo Klub-era deitu aurretik, gomendatzen dizugu ondoko dokumentazio hau eskura izatea:
- Zure ibilgailuaren aseguru-poliza.
- Ezbeharraren partea, ezbeharra gertatutakoan betea.
- Poliziarekin batera betetako dokumentazioa (hura egotekotan).
- Istripua izan dugun pertsonaren eta bere ibilgailuaren datuak (hura egotekotan).