Isunen errekurtsoak
RACVNk puntuen gidabaimenarekin lotutako gai guztiei buruzko aholkularitza eskaintzen dizu.
Trafikoarekin erlazionatutako edozein isunen kontrako errekurtsoen bideragarritasunaren azterketa, bide administratiboan; horien doako prestakuntza eta Administrazioaren aurrean aurkeztea.
Nor da trafikoko arau-hauste baten erantzulea?
Trafiko eta Bideko Segurtasunerako Legearen erreformak arau-hauste baten erantzukizuna egoera konkretuetan zehazten du. Zalantzak egotekotan, erantzulea “ohiko gidari” bezala erregistratutakoa izango da.
Trafiko eta Bideko Segurtasunerako Legearen Erreforma, 2010eko maiatzean sartu zena indarrean, arau-haustea egiten duenari zigortzera zuzendutako erantzukizunaren zehaztapenaren sistema tradizionala mantentzen du. Halaber, erreformak badaki errealitate berriek soluzio berriak eskatzen dituztela.
Europako joera jarraituz, gure herrialdeak gero eta gehiago erabiltzen ditu arau-hausteak hautemateko sistema automatikoak, bereziki eraginkorrak ezbehar-kopurua murrizten, baina problematika komun batekin: arau-haustearen gidari erantzulearen identifikazioa. Ibilgailuaren titularrak gidaria ezagutu eta komunikatzeko duen beharra mantenduz, Legeak erantzukizun-sistema ohiko gidariarentzat antolatzen du.
Ohiko gidaria
Legearen xedeetarako, “ohiko gidaria”, Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan gidabaimena erregistratua izanda, ibilgailu baten titularrak, bere aldez aurretiko onespenarekin, izendatutako pertsona da, normalean ibilgailu hori gidatzen duen pertsona delako. Zigorraren erantzuleak, arauak hausten dituztenak dira, baina zehaztasun hauekin:
- Motozikleta baten gidaria berarekin doanak derrigorrezko kaskoa ez badarama.
- Ibilgailu baten gidaria haurrak lotzeko sistemak ez erabiltzeagatik.
- Alokatutako ibilgailuetan, hori alokatzen duena, arau-haustearen momentuan beste batek gidatzen zuela egiaztatu dezakeen ezean.
- Gurasoak, bere adin txikiko seme-alabei jarritako zigorretan (ziklomotoreen kasuan), baina bakarrik zigor ekonomikoei dagokionez, puntuak pertsonalak direlako.
- Ibilgailu baten ohiko gidaria, gidaria identifikatu ez bada edo behar bezala burutu ez bada.