Aurkezpena

RACVNk aktiboki laguntzen du mugikortasun jasangarriagoa lortzeko.

Helburu orokorrak

RACVN 1923. urtean sortu zen, eta beti egin du lan motorraren munduaren inguruan. RACVN autoen erabiltzaileen irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1950. urtetik aurrera auto-gidarien defentsa, aholkularitza, laguntza eta zerbitzuetan espezializatu dena.

Mugikortasun-arloaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Mugikortasun orokorraren gainean eragina duten gaiak garatu eta horiek aztertzea.
  • Mugikortasunarekin lotutako gaien inguruan iritzi egoerak sortzea eta mobilizatzea.
  • Gaur egungo pertsonen mugikortasuna eratzen duten garraio-elementu ezberdinen hezkuntza, prestakuntza eta bizikidetasunean oinarritutako auto-gidarien kultura definitu eta garatzea.
  • Kooperazioa eta itunak sustatzea entitate publiko eta pribatuekin.

Hauek dira Mugikortasun guneko jarduera nagusiak:

  • Bide-hezkuntzako programa
  • Foroetan parte hartzea
  • Kongresuetara joatea
  • Ikerketa
  • Foroak, mintegiak eta jardunaldiak antolatzea
  • Era ekonomikoan gidatzeko ikastaroak, Ecodriving.

Gainera RACVN hauen kidea da:

  • Nazioarteko Automobilismo Federazioa (FIA)
  • Turismoaren Nazioarteko Aliantza (AIT)
  • Espainiako Automobilen Kluben Konfederazioa
  • Eusko Jaurlaritzako Bide Segurtasuneko Batzordea
  • Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Arbitraje Batzordea
  • Donostiako Udaleko Mugikortasunaren Aholku Batzordea